92. zk., 2021eko maiatzaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 3 orri.)
- EPUB (251 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2688
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen diren haurren minbiziaren ikerketa-proiektuentzat. «Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuak» modalitatea.
2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak haurren minbiziaren ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia onartu zuen; 205. zb.ko 2020ko urriaren 19ko EHAAn argitaratu zen.
Ebazpen horren 11. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.
Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako doktoratu osteko ikertzaileen kontratuak finantzatzea.
Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, oinarri arautzaileen 11.4 artikuluak bildutakoa beteaz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute entitate eskatzaile guztiek.
Barakaldo, 2021eko apirilaren 12a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.