91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
2676
IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialari hasierako onespena ematen baitzaio eta informazio publiko eta entzunaldiko prozeduran ezartzen baita.
Bizkaiko Foru Aldundiak, 2021eko apirilaren 27an egindako bilkuran, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak hala proposatuta 10/2014 Foru Arauaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta dagokion eztabaida egin ondoren (gai-zerrendako 27. gaia), erabaki hau hartu du, besteak beste:
Lehenengoa.– Hasierako onespena ematea Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektorialari (BLBBPS).
Bigarrena.– Informazio publiko eta entzunaldiko izapidea hasteko agintzea ukitutako toki-korporazioei eta ziklisten entitate eta taldeei, kontuan izanik zer xedatzen den Bizkaiko bizikleta-bide foralei buruzko ekainaren 27ko 10/2014 Foru Arauaren 16. artikuluan.
Hirugarrena.– Hasierako onespena eman zaion plana informazio publikoan ezartzea 45 egun baliodunez, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera. Halaber, «BLBBPSren hasierako onespenari buruzko eta ingurumen-azterketa estrategikoa informazio publikoko izapidean ezartzeari buruzko iragarkia» argitara eman beharko da BOEn, EHAAn eta Bizkaiko Lurralde Historikoan gehien zabaltzen diren egunkarietatik bitan gutxienez.
Laugarrena.– Informazio publikoko aldiarekin batera, entzunaldi bat abiaraztea interesa duten lurralde-administrazio publiko guztientzat eta ziklisten taldeentzat, 45 egun balioduneko epean, egoki iritzitako oharrak eta iradokizunak egin ditzaten.
Bosgarrena.– Ukitutako Administrazio Publikoen eta aldez aurretik kontsultatu diren interesdunen kontsulta-izapidean ezartzea dokumentuaren ingurumen-azterketa estrategikoa, bai eta informazio publikoko izapidean ere, 45 egun baliodunez, BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Seigarrena.– Horretarako, espedientea agerian ipiniko da Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bulegoetan (Ibañez de Bilbao kalea, 20), non aztertu ahal izango baita. Ondoren, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkeztu ahal izango dira bulego horren erregistroan. Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan baimendutako edozein lekutan aurkeztu ahal izango dira alegazio eta ohar horiek.
Orobat, 39/2015 Legearen 83.2 artikuluan xedaturik dagoena betez, kontsultagai egongo da Bizkaiko Foru Aldundiaren webguneko «Informazio publikoaren fasean dauden planak eta proiektuak» sekzioan eta «bizikletak» atalean; era berean, alegazioak telematikoki aurkeztu ahalko dira webgune horretan adierazitako bulego birtualaren bidez.
Zazpigarrena.– Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean txertatzea.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen berri ematea Ingurumen Organoari (Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia – Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Saila) eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren Lurralde Garapenerako Zuzendaritza Nagusiko Lurralde Antolamendurako Zerbitzuari.
Bederatzigarrena.– Entzunaldi-prozeduraren ezagutza eta zabalkundea errazte aldera, foru erabaki honi buruzko informazioa igorriko zaie hasierako onespen hau eman aurretik haiekin kontsulta- eta informazio-prozedurak ezarri diren administrazio eta erakunde interesdun guztiei.
Foru-erabaki honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri, Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta Bideen Plan Sektoriala onesteko prozeduraren barruko izapide-egintza baita.
Bilbao, 2021eko apirilaren 27a.
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatua,
Imanol Pradales Gil.