Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2665

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez-betetze espedientea iraungi dela eta beste ez-betetze espediente bat ireki dela, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak emandako Ikerketarako eta Garapenerako (I+G) laguntzei dagokienez.

Ezinezkoa izan denez ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Prozedura iraungitzeari dagokionez, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean.

Ez-betetze espedientea ireki izanari dagokionez, interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, egoki iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioa aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, interesdunak espedientea aztertu ahal izango du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.

Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala