Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2661

EDIKTUA, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 929/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 929/2020 prozedura.

Demandatzailea: Maria Beatriz Gomez Barrios.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Demandatua: Benjamin Isidre Gonzalez.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

176/21 epaia, 2021-04-21ekoa, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 929/2020 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Maria Beatriz Gomez Barriosek eskatuta, Benjamin Isidre Gonzalezen aurka.

Benjamin Isidre Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala