91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2652
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 212/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea 212/2019.
Gaia: neurriak aldatze.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elisabet Ansoalde Oyarzabal.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-02-10ean eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Alexander Orlov demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Azpeitia, 2021eko apirilaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.