91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (319 KB - 3 orri.)
- EPUB (261 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
2651
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Mondragon Unibertsitateko errektorearena, Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterraren ikasketa plana argitaratzeko dena.
Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta 2017ko urriaren 13ko Ministro-kontseiluaren erabakiz tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2017ko urriaren 24ko BOEn argitaratutako erabakia), Errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Mondragon Unibertsitatearen Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterra ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.
Arrasate, 2021eko apirilaren 22a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.