Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2647

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-publikoak garatzeko proiektu eta jardueretarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen baitira eta haren osaera argitaratzen baita.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 24ko Agindua, zeinaren bitartez 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen baitira, horien deialdia egiteaz gain.

Kontuan hartu da ezen, aipaturiko aginduaren 13. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio Batzordea eratuko dela. Era berean, 4. puntuak xedatzen duenez, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira Batzorde horretako kideak, eta Batzordearen osaera argitaratuko da.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta horren osaera argitaratzea.

Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Fernando Bayón Martin jauna, Enara Garcia Garcia andrea, Xabier Fidel Paya Ruiz jauna eta Lorena Montejo Hinestrosa andrea (adituak/profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala