Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2646

AGINDUA, 2021eko apirilaren 15ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, goi-mailako kirolariak, teknikariak eta epaileak deklaratzeko dena.

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak 4.2 artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere dekretuan bertan eta haren I. eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta Dekretuaren hurrengo artikuluetan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Dekretuaren 6.2 eta 7.2 artikuluen arabera, bestalde, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio dekretuan bertan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari eta goi mailako epaileen izaera honako hauei emango die: nazioarteko kirol-lehiaketetan maila horretan aritu, eta kirol-modalitate bakoitzaren nazioarteko federazioaren organoek egindako zerrendetan nazioarteko epaile-aitorpena jaso dutenei.

Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen deklarazioak lehen aipaturiko dekretuan ezartzen diren ondorioak izango ditu, eta haren indarraldia, oro har, lau urtekoa izango da, dekretuan finkatzen den eran.

Aurkeztu diren eskabide guztiak banan-banan aztertu eta baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak 2021eko apirilaren 14an egindako bilkuran, bidezko proposamena egin zuen.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamena ikusita, eranskinean aipatzen direnak deklaratzea goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako ondorioekin.

Bigarrena.– Deklarazioa indarrean sartuko da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epearen barruan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala