91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (297 KB - 8 orri.)
- EPUB (495 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2644
EBAZPENA, 2021eko apirilaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen duena; agindu horren bidez laguntza ekonomikoen deialdia egin zen talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko ere, 2020ko ekitaldian.
AURREKARIAK
1.– 2020ko ekainaren 15ean argitaratu zen 2020ko ekainaren 2ko Agindua, Osasuneko sailburuarena; horren bidez, laguntza ekonomikoen deialdia egin zen talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko ere, 2020ko ekitaldian.
2.– 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publizitate-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunak diren erakundeen zerrenda.
Ondorioz, hauxe,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren II. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek ebazpen honetako I. eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren III. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek ebazpen honetako II. eranskinean daude jasota.
Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek ebazpen honetako III. eranskinean daude jasota.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 16a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.