Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2643

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 26koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Kable bidezko Garraioaren Lege Aurreproiektua.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko apirilaren 8ko Aginduaren bidez, Kable bidezko Garraioaren Lege-aurreproiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Zentzu horretan, egokitzat jo da jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izango dutela bermatzeko.

Azaldutakoagatik, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kable bidezko Garraioaren Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, legearen aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 26a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala