91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2638
AGINDUA, 2021eko apirilaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Fundación Asilo-Escuela Jesus Nazareno Cristo Rey izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak.
2020ko azaroaren 11n, eskabide bat aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Asilo-Escuela Jesus Nazareno Cristo Rey izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori fundazioaren patronatuak 2020ko urriaren 16an hartu zuen, Ana Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen, 2020ko urriaren 22an, Donostian (951 protokolo-zenbakia) eta 2021eko apirilaren 16an Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren ebazpen baten bidez. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Bidezkoa da fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko aurkeztutako eskabideak metatzea, egintza bakar batean eman direlako eta ondoz ondoko eta ondoriozko egintzei buruzkoak direlako, eta egintza horiek ebaztea administrazio-organo beraren esku dagoelako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, ez dago fundazio-tituluan edo estatutuetan eragozpenik fundazioa aipatutako eskritura publikoan azaldutako moduan azkentzeko eta likidatzeko.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, Agindu bidez, azkentze eta likidazio espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Astigarragako (Gipuzkoa) Fundación Asilo-Escuela Jesus Nazareno Cristo Rey izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia onartzea, agindu honen datarekin, fundazioko patronatuak 2020ko urriaren 16an egindako bileran hartutako erabakian aurreikusitako baldintzetan, eta 2020ko urriaren 22an publiko egin zena Donostian Ana Isabel Jaurrieta Alegría notario andrearen aurrean egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran (protokolo-zenbakia: 951).
Bigarrena.– Goian aipatutako azkentze- eta likidazio-erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadila eta erregistro-orria itxi dadila agintzea.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.