91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (304 KB - 4 orri.)
- EPUB (365 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2635
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2020-2022ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar duen publizitate-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2020-2022ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko deialdiak (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2020ko abenduaren 11n egindako bileran hartu duen erabakiaren bidez onartutakoak) honako hau ezartzen du 7.12 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak.
Hori dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2020-2022ko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, espresuki adierazita espedientearen zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.