Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2630

AGINDUA, 2021eko apirilaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2020ko urriaren 6ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa (agindu honen bidez deitzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere).

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretarako deialdiak egin ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Agindu horren 5 oinarriak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa argitara eman zen.

Agindu honen bitartez aldatzen dira izendatutako bi epaimahaietako buruak, parte hartzea eragozten dieten gorabeherak gertatu baitira.

Horren arabera,

ebazten DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Agindua aldatzea, zeinaren bidez argitara eman baitzen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa; agindu honen bidez, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Hauek dira aldaketak:

– I. eranskinean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientabideko A038 espezialitateko epaimahaiburu titularra Elena Fernández Abecia izan behar da.

– I. eranskinean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientabideko A038 espezialitateko ordezko epaimahaiburua María Teresa Saenz Izurrategui izan behar da.

– II. eranskinean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientabideko espezialitateko epaimahaiburu titularra Elena Fernández Abecia izan behar da.

– II. eranskinean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza-orientabideko espezialitateko ordezko epaimahaiburua María Teresa Saenz Izurrategui izan behar da.

Bigarrena.– Agindu honetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute. Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala