Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2628

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Enpresaren Zuzenbideko eta Zuzenbide Zibileko Sailaren arautegia argitaratzeko agindua ematen duena.

UPV/EHUn egindako sailen berrantolaketa prozesuaren ondorioz, Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila sortu zen, unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 9ko erabakiaren bidez. Sail horren sorrera memoriarekin batera, barne funtzionamenduko behin-behineko arautegi bat zegoen, sailen esparru erregelamenduak agintzen duen moduan.

Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Sailak, Kontseiluko ordezkariak hautatu ondoren, sailaren behin-behineko arautegia berretsi du 2020ko abenduaren 21ean egindako bilkuran. Arautegi horren aldeko txostena egin zen bere garaian, Gobernu Kontseiluari aurkezteko, eta, beraz, ez du legezkotasun arazorik.

UPV/EHUren Estatutuen 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari ematen dio UPV/EHUren erabaki guztien publizitatea bermatzeko ardura, eta horrela ezartzen da Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean ere.

Horregatik guztiagatik,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Sailaren arautegia, eranskinean jasotako moduan.

Bigarrena.– Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Sailaren arautegia argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2021eko apirilaren 9a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
UPV/EHUKO ENPRESA ZUZENBIDEA ETA ZUZENBIDE ZIBILA SAILAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila sailak Zuzenbidea Fakultatean dauka egoitza: Manuel Lardizabal pasealekua, 2 – 20018 Donostia.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila sailak atal hauek ditu:

a) Sailaren egoitzako atala, Zuzenbidea Fakultatean (Manuel Lardizabal pasealekua, 2 – 20018 Donostia).

b) Ekonomia eta Enpresa Fakultateko sail atala: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83 – 48015 Bilbo.

c) Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko sail atala: Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa.

3. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 10.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Hauek izango dira saileko kontseiluaren osakideak: zuzendaria; idazkari akademikoa; irakasle-ikertzaile iraunkor guztiak eta irakasle doktore ez-iraunkor guztiak; sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen hiru ordezkari; graduko, masterreko eta doktoregoko ikasleen ordezkari bana; eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 13.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila sailak Batzorde Iraunkorra izango du kontseiluko kideez osatua, eta hauek izango dira osakideak: zuzendaria (batzordeko buru izango dena), idazkaria, sail ataletako koordinatzaileak, irakasle-ikertzaile iraunkorren eta irakasle-ikertzaile doktore ez-iraunkorren zortzi ordezkari, sailari atxikitako gainerako irakasle-ikertzaileen ordezkari bat, ikasleen ordezkari bat eta administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 14.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Batzorde Iraunkorrak eskuordetuta ditu Saileko Kontseiluaren eginkizun guztiak, honako hauek izan ezik:

– Saileko zuzendaria aukeratzea.

– Sailaren barne arautegiaren proposamena eta haren aldaketak onartzea.

– Urteko txosten ekonomikoa, saileko irakaskuntzaren eta ikerketaren memoria, eta eginkizunen plana onartzea.

– Urteko irakats eskaintza programatu eta ebaluatzeko irizpideak onartzea.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 20.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa da kideen gehiengo osoa egotea lehen deialdian, edo kideen heren bat egotea, gutxienez, bigarren deialdian. Deialdi bien artean hamabost minutuko tartea egon beharko da. Organoko buruak eta idazkariak beti egon behar dute bileran edo, bestela, euren ordezkoek.

7. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 27.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Zuzendariaren agintaldia lau urtekoa izango da eta, gehienez, bi agintaldi bete ahal izango ditu segidan.

8. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

2.– Saileko Kontseiluan eta Batzorde Iraunkorrean hutsune bat sortzen denean, zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du lekua, hilabeteko epean, organoko idazkaria jakitun jartzen denetik hasita.

9. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

3.– Kide anitzeko organoko kide titularra ordezkatzeko, kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, arrazoi justifikatua dagoenean, kide anitzeko organoaren bilerarako deia egin ondoren, bileran parte ez hartzeko arrazoia egiaztatzen duen agiria helarazi beharko die zuzendariari eta idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Zuzendariak kide titular hori ordezkatzea erabakitzen badu, hautagai zerrenda bereko lehenengo ordezkoak beteko du haren lekua.

10. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko hauteskundeetan onartuko da botoa aldez aurretik ematea, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan jasotzen den bezala.

lehenengo XEDAPEN IRAGANKORRa

Sailen Esparru Arautegiko azken xedapenetako lehenengoaren seigarren eta zazpigarren atalei jarraituta, Zuzenbide Zibila saila eta Enpresa Zuzenbidea saileko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko atala, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko atala eta Gipuzkoako Campuseko atala aldi baterako sail atal moduan mantenduko dira 2022ko abenduaren 31ra arte, eta une horretan desagertu egingo dira besterik gabe.

bigarren XEDAPEN IRAGANKORRA

Arautegi honetako bigarren artikuluan aipatzen diren sail atalak, hala Ekonomia eta Enpresa Fakultateko eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko sail atalak nola egoitzako sail atala, ez dira eraginik izaten hasiko harik eta arautegi honetako xedapen iragankorretatik lehenengoan jasota dauden aldi baterako sail atalak desagertu arte.


Azterketa dokumentala