88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (264 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2592
AGINDUA, 2021eko apirilaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko abenduaren 2ko Agindua, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitu eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duena (Udalaguntza-2020), aurrekontu-kreditua handitu baita.
Lehenengoa.– 2020ko abenduaren 2ko Aginduaren bidez (2020ko abenduaren 21eko EHAA, 254. zk.), laguntzen deialdia egiten da (Udalaguntza-2020) hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitu eta instalatzeko gastuak finantzatzeko.
Bigarrena.– 2. artikuluan (Kreditu erabilgarria) hau dago adierazita: «Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako sei milioi (6.000.000) euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2021erako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.»
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaituta, 468 eskabide egin dira, eta horietatik 415 eskaerak bete dituzte laguntza jasotzeko baldintzak. Hala ere, 6.000.000,00 euroko zuzkidura ekonomikoa ez da nahikoa eskaera guztiei erantzuteko.
2019-2023 Hezkuntza Azpiegituren Plana kontuan hartuta, egin beharreko jardukerak sustatzeko eta aurrekontu-kredituaren saldo erabilgarria dagoenez, egokitzat jo da aurrekontu-kreditua 4.165.953,41 euroan handitzea, eskaera onargarri guztiei erantzuteko. Horregatik guztiagatik, kreditu erabilgarria 10.165.953,41 eurokoa da. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako higiezinetan obrak egiteko eta karpak hornitu eta instalatzeko gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 2ko Aginduaren (Udalaguntza-2020) bigarren artikulua aldatzea, eta honela uztea:
2. artikulua.– kreditu erabilgarria.
1.– Agindu honetan aipatutako laguntzetarako, 10.165.953,41 euro erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.