87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2575
EDIKTUA, espetxe-zaintzako 1083/2021 espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,
Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 1083/2021 espedientea bideratu da Basauriko espetxeko preso izandako Amadu Jaite Djalori baldintzapeko askatasuna ezeztatzeko; pertsona hori Ginea Bissaun jaio zen, 1971-09-12an, Mamadu eta Fatu dira bere gurasoak, eta azken helbidea hemen izan zuen: Francisco Tierra 4, 9.a, Barakaldo. Egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da 2021-02-26an, eta autoaren xedapen zatiak honako hau dio hitzez hitz:
«1.– Amadu Jaite Djalo presoari Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren 6. sekzioko 12-17 zenbakiko betearazpenaren bidez eman zitzaion baldintzapeko askatasuna ezeztatzen zaio.
2.– Baliogabetzeak ebazpen hau eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
3.– Dagokion espetxe-erregimenarekin sartu beharko du espetxean.»
Amadu Jaite Djalo, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon, 2021eko apirilaren 12an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.