87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2573
EDIKTUA, 1136/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostia / San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1136/2020 hitzezko judizioa.
Gaia.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jose Ramon Bartolome Borregon.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-03-29an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez (Trinidad Hombrados Oñativia eta haren oinordekoak, Stella Hombrados Fernandez eta haren oinordekoak, Enrique Hombrados Fernandez eta haren oinordekoak), Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Donostia, 2021eko martxoaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.