Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2562

512/2021 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Juan Julián Alonso Fernández-Pacheco jauna izendatzen den aldi baterako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako zerbitzuburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

28/2020 Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 7koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako zerbitzuburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio Batzordeak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Juan Julián Alonso Fernández-Pacheco jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako zerbitzuburu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Julián Alonso Fernández-Pacheco jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako zerbitzuburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2021eko apirilaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 12a.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
Lanpostu hutsagatik, ordezkatzeari eta sinadura eskuordetzeari buruzko urtarrilaren 11ko 13/2021 Ebazpenaren bidez.

Arabako ESIko zuzendari medikoa,

ENRIQUE GUTIÉRREZ FRAILE.


Azterketa dokumentala