Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2475

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita lehorretik itsasorako isurketa-baimenaren eskabide-espedientea, Gorlizko Udaletik eratorritako hiriko edo antzeko hondakin-urak isurtzeari buruzkoa.

Espedientearen kodea: VTM-48-00094.

Eskatzailea: Gorlizko Udala.

Jarduera: herri administrazioaren jarduera orokorrak.

Jardueraren kokapena: herriko zenbait leku.

Ingurune hartzailea: butroe drainatzea trantsizioa.

Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89)): 1. isurketa: X= 505.142 Y= 4.804.509.

Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak.

1. isurketa: 432 m3/urtean.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da, hogei (20) egun naturaleko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbo). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala