83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2474
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak erabaki duela kontsumo-arloko SAN-20A001-78-2021 zehapen-prozedurari hasiera ematea.
Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Bettashop.es sozietateari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2021eko martxoaren 29an, ustez arau-hausteak egin baititu kontsumo-arloan.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Donostiako bulegoan aztertu ahal izango da espedientea (Easo kalea 10, Donostia)
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.