Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2473

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki batzuk jakinarazteko dena. Erabaki horien bidez, interesdunek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dira.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkio:

1.– Erabaki horiei, administrazio-bidea agortu dutenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakieke dagokien administrazio-auzien epaitegian, jakinarazpena jaso eta hurrengo bi hilabeteren barruan.

2.– Interesdunek Osasun eta Kontsumo Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo beren bizilekuari dagokien lurralde zuzendaritzan eskura dezakete kasu bakoitzean dagokien erabakiaren testu osoa.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala