Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2471

IRAGARKIA, zeinaren bidez ondare-erantzukizuneko prozeduraren hasiera jakinarazten baita, eranskinean aipatzen den interesdunak eskatuta REC_RSP_1187/21_08 espedientean bideratua.

2021eko urtarrilaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartu zen eranskinean ageri den interesdunaren erreklamazioa, Administrazioaren ondare-erantzukizuna eskatzeko Errenteriako geltokian (Gipuzkoa) Euskotrenen unitate batean sartzerakoan izandako ezbehar batek eragindako kalteen inguruan.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko otsailaren 12ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioa onartu zen, eta, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin, ahaleginak egin arren ebazpen hori zuzenean jakinarazteko, ez da lortu. Horiek horrela, iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin; iragarki hau banakako jakinarazpentzat hartuko du. Hona hemen oharrak.

1.– Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik jarri, gaiaren funtsari buruz zuzenean edo zeharka erabakitzen ez duen izapide-egintza bat baita.

2.– Aipatu ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Lakua II eraikina, 2. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

3.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.4 artikuluan ezarritakoa betez, honen bidez jakinarazten da sei hilabetekoa izango dela prozedura honen ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea, eskaera izapidetzeko eskumena duen administrazioaren edo erakundearen erregistro elektronikoan sartzen den egunetik aurrera. Adierazitako epean berariazko jakinarazpenik jasotzen ez bada, ebazpena eskatutako kalte-ordainaren aurkakoa dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 91.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Sei hileko epe hori idazki honen lehenengo paragrafoan aipatzen den egunean hasiko da.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala