Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2469

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 29koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan 734.01 egikaritze-unitatearen proiektua exekutatzeko desjabetze-espedientea (III. fasea).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ezinezkoa izan denez erregistro-titularrekin 33 Gz 21 beheko solairu gisa identifikatuta dagoen finkaren nahitaezko desjabetze-espedientea izapidetzea –zeina Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan 734.01 egikaritze-unitatearen proiektua exekutatzeko III. faseak ukitzen baitu–, iragarki honen bidez jakinarazten dira aipatutako espedientearen administrazio-egintzak.

Egintzen eduki osoa eskuragarri izango dute interesdunek, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Honako hau iragartzen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala