83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 2 orri.)
- EPUB (227 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2467
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira ekoizpen bolumen handiko kimika organikoko zenbait instalazioren ingurumen-baimen integratuen berrikuspen-espedienteak.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta funtsean aldatzeko ere.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da baldintzak ezartzea atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ofizioz berrikus daitezela ingurumen-baimen integratuak, instalazio baten jarduera nagusiari dagokionez teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratzearen ondorioz. 2017ko azaroaren 21ean, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko azaroaren 21eko Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekoizpen-bolumen handiko industria kimiko organikoari buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak.
Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartutako Industriako Isurpenen Erregelamenduaren eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 16. eta 15. artikuluek arautzen dute berrikuspen-prozedura, eta gutxienez hogei eguneko jendaurreko informazio-aldia ezartzen dute.
Era berean, 2016ko ekainaren 9an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (sektore kimikoko hondakin-urak eta -gasak tratatzeko eta kudeatzeko sistema komunetarako zuzentaraua).
Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 7a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.