83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (273 KB - 3 orri.)
- EPUB (269 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2466
IRAGARKIA, 2021eko apirilaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ekintzaileei laguntzeko 2020ko deialdiko dirulaguntzak eman eta ukatzen dituzten ebazpenak jakinarazteko dena.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dirulaguntzak eman eta ukatzeko zenbait ebazpen eman ditu, enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzen deialdiaren babespean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen deialdi hori, 2019ko ekainaren 18an egin zuen bileran hartutako Erabakiaren bidez (2019-06-28ko EHAA).
Prozedurak jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik argitaratzen da iragarki hau, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, interesdunei jakinarazten zaie ezen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan eskura dezaketela emandako dirulaguntzen ukoa onartzeko ebazpenen testu osoa.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.