Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2021eko apirilaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2448

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 8koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko uztailaren 14ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren entitateen zerrenda (agindu horren bidez, gizarte-ekonomiako enpresen arteko lankidetzarako laguntzak arautzen dira eta laguntzetarako deialdia egiten da).

Dirulaguntzen publizitate-printzipioaren eta aipatutako aginduak 14.4 artikuluan ezarritako betebeharraren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

2020ko uztailaren 14ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa adieraztea, ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 8a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala