80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2383
EDIKTUA, ukantzaren/edukitzaren babes sumarioari buruzko 1147/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1147/2019 hitzezko judizioa; ukantzaren edo edukitzaren babes sumarioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Aranzazu Alegria Guereñu.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Ignorados Ocupantes de C. Barakaldoko Felicidad kaleko 1 bis eraikineko beheko solairua okupatzen dutenak zein diren ez dakigunez, ediktu bidez jakinarazten zaie prozesu horretan 2021-02-02an emandako epaia. Haren kopia eskuragarri daukate bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango dute bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezakete, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horiek zein diren ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Barakaldo, 2021eko martxoaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.