80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2371
IRAGARKIA, zeinaren bidez egiten baita Gobernantza Departamentuko Kontratazio Publikoa Koordinatzeko Zerbitzuko Buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia.
2021eko apirilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (65. zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Gobernantza Departamentuko Kontratazio Publikoa Koordinatzeko Zerbitzuko buruaren lanpostua. (B2021/L04).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru-diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2021eko apirilaren 12a.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.