79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 2 orri.)
- EPUB (238 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2369
EDIKTUA, 2021eko martxoaren 23koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko dokumentazio-errekerimenduak: 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.
Aipatutako dokumentazio-errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez ebazte aldera, espedientearekin zerikusia duen dokumentazioa aurkeztu behar dutela Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalea 70 - 2. solairua, 20015 Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.