79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2367
IRAGARKIA, 2021eko apirilaren 6koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zenbait zehapen-prozedurari buruzko ebazpenak.
Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan ager daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, hamabost egun balioduneko epea izango dute, eta, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko bada, hilabeteko epea, agertzen direnetik aurrera, edo, agertzen ez badira, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldia zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 6a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.