Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2357

IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak.

Jakinarazpen pertsonala ematen ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak egindakoak, hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53.1 eta 2 artikuluen arabera, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 112. artikuluari dagokionez.

Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditaturik, horien legezko ordezkariei, agerraldi bidezko jakinarazpena jasotzeko 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (K/ Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena emantzat joko da lege-ondorio guztietarako, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala egokituz gero, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 22a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala