79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2351
EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 1259/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1259/2019 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Enrique Alfonso Masip.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-03-22an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Quant Maintenance Spain S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2021eko martxoaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.