Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2343

AGINDUA, 2021eko apirilaren 14koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez egokitzen baita mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzei buruzko urtarrilaren 26ko 26/2019 Dekretua, 2021-2022 kanpainari begira.

Europar Batasunak merkatuaren antolaketa bateratu bat (MAB) ezarri du mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean, horren ekoizpena lehiakorragoa izan dadin, eta ardoak, berriz, kalitate hobekoak. MAB horrek hainbat laguntza-neurri dakartza berekin, tartean, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak.

Estatuan zenbait arau eman dira argitara; horietatik azkena 1363/2018 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Espainiako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari 2019-2023 aldian laguntza-neurrien programa eskaintzekoa (azken aldaketa ekainaren 30eko 617/2020 Errege Dekretuaren bidez egin zaiona), oinarrizko araudia berau.

Euskal Autonomia Erkidegoan, mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen Europako erregelamendua eta Estatuko oinarrizko araudia garatu eta aplikatzeko arauak ezarri zituen otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatu eta aplikatzeari buruzkoak. Horren amaierako xedapenetako lehendabizikoaren arabera, nekazaritza-arloko sail eskudunaren titularrak gaitasuna izango du dekretuaren eranskinen edukia agindu bidez aldatzeko.

Batasuneko araubidean eta Espainiako oinarrizko araudian egindako aldaketak direla medio, Batasuneko araubidera eta Espainiak oinarrizko araudira egoki behar dira otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren eranskinak, laguntza-programa horren onuradun izaten jarraitu nahi bada. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aplikatu beharreko araudia.

Hauen bidez arautuko dira 2021-2022 kanpainan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako laguntzak:

a) Zuzenean aplikatu beharreko Europar Batasuneko araudia: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamendua; Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 (EB) Erregelamendu Eskuordetua; Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 (EB) Betearazpen Erregelamendua, eta horren aldaketak.

b) Estatuko oinarrizko araudia: 1363/2018 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Espainiako mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzekoa, errege-dekretu hauek aldatua: 608/2019 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa; 137/2020 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa; 558/2020 Errege Dekretua, ekainaren 9koa; eta 617/2020 Errege Dekretua, ekainaren 30ekoa.

c) Erkidegoko araudia: 26/2019 Dekretua, otsailaren 26ekoa, Batasuneko araudiaren edo Espainiako oinarrizko araudiaren mende ez dagoen guztian; horien aldaketak zein ordezkoak; eta agindu hau, baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek argitaratutako deialdiak ere.

Bigarrena.– Diruz lagunduko diren ekintzak eta dirulaguntzen zenbatekoak.

2021-2022 kanpainari begira, otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren I. eranskina aldatu egingo da, beraz, eragiketa bakoitzean hauta daitezkeen berregituratze- eta birmoldatze-ekintzak, horien ezaugarriak eta diruz lagundu daitezkeen kostuak (otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren 3.1 artikuluan daude jasota), agindu honen I. eranskinean jasotakoak izango dira, unitate-kostuen baremo estandarren metodoari jarraikiz (gauzazko ekarpenen balioa barne), eta azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 37. artikuluarekin bat.

Berregituratze- eta birmoldatze-gastuen partea kalkulatzeko, azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan zehazten den gehieneko ehunekoa aplikatuko zaie kasuan kasuko zenbatekoei.

Hirugarrena.– Lehentasun-irizpideak.

2021-2022 kanpainari begira, otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren III. eranskina aldatu egingo da, beraz, lehentasun- eta haztapen-irizpideak (otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuaren 12. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan daude jasota) agindu honen II. eranskinean jasotakoak izango dira.

Laugarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke nekazaritza-gaietan eskumena duen sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala