Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2341

19/2021 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea gidatzean drogen presentzia detektatzeko listu-laginen analisiari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua.

Gobernu Kontseiluak, 2021eko martxoaren 30ean egindako bilkuran, aipatutako hitzarmenaren eredua izenpetzea baimentzen duen Erabakia onartu du, eta, behar den publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren ereduaren testua, gidatzean drogen presentzia detektatzeko listu-laginen analisiari buruzkoa. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

Jon iñaki urbina garcía de vicuña.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala