77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2303
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait ebazpen, honako lege hauetan ezarritakoa haustearekin lotuak: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (LO 4/15), eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea 18) espedientea ikusteko aukera dago.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2021eko apirilaren 6a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.