76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2273
IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 24koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinaratzen baitira 777/2020 prozedura laburtuko epatzeak.
Ezinezkoa izan denez jakinarazpen pertsonala egitea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Interesdunak, aldez aurretik hitzordua eskatuta (telefono-zenbakia: 945017709), Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango dira, bost eguneko epean, epatzeen eduki osoa ezagutzeko, eta hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
Mª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.