76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2258
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 431/2020 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 431/2020 prozedura.
Gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.
Judizio horretan epaia eman da 2021-03-31n. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Nosa Obasuyi demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Bilbao, 2021eko martxoaren 31.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.