76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2249
402/2021 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari lanpostutik kentzen den Miren Josu Ormaechea Legarreta andrea, berak hala eskatuta.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 452/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko maiatzaren 6ko EHAAn 83. zk.), Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatu zuten Miren Josu Ormaechea Legarreta andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Miren Josu Ormaechea Legarreta andrea Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 31ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.