76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2248
173/2021 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Cristina Berecibar Oyarzabal andrea Etxeko Ospitalizaziorako Atal Sanitarioko Buru kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
106/2018 Ebazpenaren bidez, María Cristina Berecibar Oyarzabal andrea izendatu zuten Etxeko Ospitalizaziorako Atal Sanitarioko Buru Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan (2018ko martxoaren 19ko EHAA 55. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Cristina Berecibar Oyarzabal andrea Etxeko Ospitalizaziorako Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Zumarraga, 2021eko martxoaren 25a.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.