Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2219

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-prozeduren ebazpenak jakinarazten baitira (desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko 2017ko laguntzen deialdia).

2021eko martxoaren 23an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduren zenbait ebazpen eman ditu, Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutako maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren 10. artikuluaren arabera eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2017ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartutako deialdiaren arabera (EHAA, 2017-06-07). Ebazpenak emateko arrazoia hau izan da: ez da bete kontratatutako langileen egonkortasunari eusteko eskakizuna.

Ezinezkoa izan denez ebazpenak aurrez aurre jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpenak alderdi interesdunei jakinarazten zaizkie, eta aditzera ematen zaie ebazpenek administrazio-bidea amaitzen dutela eta, berorien aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela espedienteen gaineko ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala