Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2205

IRAGARKIA, 299/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Errekurtsoaren zenbakia: 299/2021.

Sekzioa: 3. sekzioa.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2021-03-31.

Errekurtsogilea: Gora Muskiz Auzokideen Elkartea.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: Ebazpena, 2021-03-27koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez 16/2021 Dekretuan aurreikusitako neurriak aplikatzean eragina izango duten udalerrien zerrenda zehazten den (16/2021 Dekretua, martxoaren 26koa, Lehendakariarena, martxoaren 6ko 13/2021 Dekretua aldatzen duena). Izan ere, Muskizko udalerria sartzen da dekretuan aurreikusitako neurrien aplikazioaren eraginpean dauden udalerrien zerrendan.

Bilbao, 2021eko martxoaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala