Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2203

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 26koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita dekretu-proiektu bat, honako dekretu hau aldatzen duena: Haur eta gazteen astialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta haur eta gazteen astialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen duen Dekretua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazteria-politikaren arloan.

Bestalde, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 13.1.p) artikuluak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio gazteriari buruzko egitekoak (18/2020 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen).

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduaren bidez, hasierako onarpena eman zaio honako dekretu hau aldatzen duen dekretu-proiektuaren testuari: Haur eta gazteen astialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta haur eta gazteen astialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen Dekretua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldi-izapidetik pasatu behar dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Hori dela eta, lehenago aipatutako xedapenean aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta aintzat hartuta onartu nahi den xedapenaren izaera eta haren eremu subjektiboa, beharrezko ikusten da arau horren proiektua jendaurrean jartzea.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 10.1.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea honako dekretu hau aldatzen duen dekretu-proiektua: Haur eta gazteen astialdirako hezitzaileak trebatzeko eskolak eta haur eta gazteen astialdi-jardueretarako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen Dekretua. Hogei (20) egun balioduneko epean erakutsiko da dekretu-proiektua, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, edozein pertsona fisikok edo juridikok kontsultatu ahal izango du dekretu-proiektuaren edukia, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakuako O eraikina, 3. solairua), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (www.euskadi.eus). Aukera izango dute, halaber, egoki ikusten dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkezteko aipatutako egoitzetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietan, betiere Gazteria Zuzendaritzara zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.


Azterketa dokumentala