74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2197
AGINDUA, 2021eko martxoaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2021eko otsailaren 1eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko otsailaren 12ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzako goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 73. dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.