Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2196

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa prozesuaren oinarri espezifikoei buruzkoa, barne promozioko txandaren bidez administrari laguntzaileen bi plaza betetzeko.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2021eko martxoaren 30ean hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut:

Lehenengoa.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, barne-promozioko txandaren bidez administrari laguntzaileen bi plaza betetzeko, 2021eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2021eko urtarrilaren 26ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 23. zk., 2021eko urtarrilaren 29koa).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak, barne-promozioko txandaren bidez administrari laguntzaileen bi plaza betetzeko.

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2021eko martxoaren 30eko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Oinarri espezifiko hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko dituzte ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

EUSKO LEGEBILTZARREKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO HAUTAKETA PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK, BARNE PROMOZIOKO TXANDAREN BIDEZ ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN BI PLAZA BETETZEKO

1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Deialdi honen xedea da Eusko Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko arauak finkatzea, barne-promozioko txandaren bidez administrari laguntzaile elebidunen bi plaza betetzeko.

1.2.– Deialdiko plazak.

Administrari laguntzaile elebidunen 2 plaza.

Atxikipena: Prentsa eta Komunikazio Atala.

1.3.– Administrazio parlamentarioko kidegoa: Administrari Laguntzaileak.

1.4.– Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa, barne-promozioko txandan.

1.5.– Eskatutako titulazioa: DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua; Lanbide Heziketa I, eta horien baliokideak.

1.6.– Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 3.a, nahitaezkoa, 2021eko abenduko derrigortasun-data.

1.7.– Lanpostuaren eginkizun nagusiak: II. eranskinean ezarritakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 17an hasiko da eta 2021eko maiatzaren 6an, 23:59an, bukatuko da.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2015eko martxoaren 17an onetsiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2015eko apirilaren 1eko 62. zenbakian argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren bilakaera eta plazaren esleipena.

4.1.– Plazarako lehiatzaileek oinarri orokorretako 3.3 eta 3.5 paragrafoetan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.

Prozesuan parte hartu ahal dute jatorrizko lanpostuan gutxienez 2 urteko antzinatasuna dutenek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako kidego hauetakoak izanik:

Legebiltzarreko Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionarioak.

Legebiltzarreko Laguntza Zerbitzuen Kidegoko karrerako funtzionarioak, baldin lanposturako eskatzen den titulazioa badute.

4.2.– Eskabidea, oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, Internet bidez bete behar da, Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan.

4.3.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.

6.– Oposizio-aldiko ariketei dagozkien arauak.

Oposizio-aldiko ariketak ezin izango dira hasi harik eta, gutxienez, bi hilabete igaro arte deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Ariketen eguna, ordua eta tokia Interneten argitaratuko dira, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan, gutxienez bost egun lehenago, betiere. Argitaratu ordez, lehiatzaileei zuzenean eta modu frogagarrian jakinarazi ahal izango zaie, aurreko epe berean.

Oposizio-aldiko ariketak:

Aldi honi dagozkion ariketak egingo dira, eta informatikari buruzko ezagutza batzuk egiaztatuko dira, betekizun espezifiko gisa. Ariketa horiek guztiak nahitaezkoak eta kanporatzaileak izango dira.

Aurreko ariketa kanporatzailea gainditu dutenen ariketak baino ez dira ebaluatuko.

Oposizio-aldiko ariketak bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emango ditu behin-behineko emaitzak ahalik eta lasterren, eta epe bat ezarriko du, gutxienez ere hiru egun baliodunekoa, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen deneko egunetik aurrera kontatuak, egin beharreko erreklamazioak egiteko.

Epaimahaiak erabaki ahal izango du zein ariketa egingo den horretarako ipiniko den ordenagailuaren bidez.

Ariketa guztiak egun berean egingo dira. Izangaiei ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo zaie. Hautaketa-probak garatu bitartean aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna bermatzeko, kalifikazio-epaimahaiak proba desberdinetako deialdiaren baldintzak egokitu ahal izango ditu lehiatzaileak ezin badu proba egingo den lekura joan haurdunaldi, erditze, eriondo edo epaimahaiak askatasunez balioetsitako beste osasun-eragozpen larri batzuengatik. Inguruabar hori kalifikazio-epaimahaiari jakinarazi beharko zaio, proba egin baino lehenago, eta ziurtagiri mediko baten bitartez egiaztatu beharko da.

Kalifikazio-epaimahaiak ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko ditu egokitzapena behar duten eta eskaeran hala adierazi duten lehiatzaileentzat, beste lehiatzaileekiko aukera-berdintasunean egon daitezen, betiere, hori eginda probaren edukia hutsaltzen ez bada eta eskatutako gaitasun-maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

Lehenengo ariketa.

Galdetegi bat erantzun beharko da 30 minutuan gehienez; galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu. Galderak I. eranskinean atxikitako gaitegiari buruzkoak izango dira. Ariketak 30 puntu izango ditu, gehienez, eta kanpotzailea izango da.

Ariketa hau zuzentzean, asmatutako erantzunen kopuruari errakuntzen kopuruaren herena kenduko zaio (E = A - E/3). Erantzun gabeko galderak eta erantzun bikoitzak ez dira zigortuko.

Lehiatzaileek lortutako puntuazioa erantzun zuzenen kopurua izango da, behin erantzun okerren kenketa eginda, goian azaldutako proportzioan.

Epaimahaiak, dagokion erabakia hartuta, zuzentzat jotako erantzunak argitaratuko ditu Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoan, www.legebiltzarra.eus eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearenean, www.ivap.euskadi.eus,

Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, ariketa gainditzeko gutxieneko puntuazioa ezarriko du eta erabakia argitaratuko du.

Bigarren ariketa.

Ariketa honek bi zati izango ditu. Epaimahaiak bi testu emango ditu, bat zati bakoitzerako, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, zenbait akats gramatikal eta ortografiko dituztenak; testu biak zuzendu beharko dira, gehienez ere ordu beteko tartean.

Ariketak 30 puntu izango ditu gehienez ere. Ariketa honetako atal bakoitzak 15 puntu izango ditu gehienez ere.

Hirugarren ariketa.

Bi zati izango ditu, ondoko jarraibideen arabera eta epaimahaiak eman ditzakeenen arabera:

a) Lehenengo zatia: epaimahaiak emango duen testu elebidun bat (euskara-gaztelania) 10 minutuz transkribatzea, minutuko 200 pultsazio garbiko gutxieneko abiaduran, hau da, 2.000 pultsazio garbi guztira. Gaizki egindako pultsazio bakoitzak 6 pultsazioko penalizazioa izango du. Pultsazio gordinen % 2ko errakuntzak onartuko dira gehienez. Pultsazio gordinei penalizazioak kenduz aterako dira pultsazio garbiak.

b) Bigarren zatia: tratamendu ofimatikoa Microsoft Office 2013 paketeko Word programa erabiliz, epaimahaiak adieraziko dituen jarraibideen arabera eta 60 minutuz gehienez ere.

Ariketa honetako zati biak egiteko behar diren baliabide eta ekipo informatikoak emango zaizkio izangai bakoitzari. Laguntza baliatzeko eta testuak automatikoki zuzentzeko funtzioak desaktibatuta egongo dira.

Ariketa honek 30 puntu izango ditu gehienez ere, 15.a) zatian eta beste 15.b) zatian. Ariketa gainditzeko gutxienez 8 puntu lortu behar dira zati bakoitzean.

Betekizun espezifikoak.

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 56.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, betekizun espezifikoa izango da honako IT Txartel hauek edukitzea:

– Microsoft Word, maila Aurreratua (baliodunak dira: XP / 2003 / 2007 / 2010 bertsiokoak, edo ondorengo beste edozein baliokide).

– Microsoft Excel, Oinarrizko maila (baliodunak dira: XP / 2003 / 2007 / 2010 bertsiokoak, edo ondorengo beste edozein baliokide). Excel Aurreratuko IT Txartelaren bidez Oinarrizko Excelekoa baliokidetuko da.

– Microsoft Outlook.

– Microsoft Power Point.

Horretarako, hiru hilabeteko epea ematen da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Izangaiek ez dute frogagiririk entregatu beharko, izan ere, Eusko Legebiltzarrak zuzenean egiaztatuko du, «Fundación Tecnalia Research & Innovation» fundazioaren bitartez, txartelak dituztela eta zein egunetan lortu dituzten.

Aipatutako epean lortzen ez badituzte, hautapen-prozesutik kanpo geratuko dira.

7.– Euskarako proba.

Euskarako proba 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko izango da, eta oinarri orokorretako 8.2 apartatuaren arabera egingo da.

8.– Lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruzko arauak.

Lehiaketa-aldia.

Oposizio-aldiko azken ariketa burutu ondoren egingo da, hura gainditu duten pertsonek merituak justifikatzeko agiriak emateko dagokion epea ireki ostean. Merituak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri orokorretako 10. oinarrian xedatutakoaren arabera. Alegatutako merituak eduki beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, euskararen arloko ezagupena –merezimendu gisa– izan ezik, horiek oinarri orokorretako 10.1 eta 10.4 oinarrietan xedatutakoaren arabera eduki beharko baitira.

1) Antzinatasuna (8 puntu).

Antzinatasuntzat jotzen dira Eusko Legebiltzarrean eta Arartekoan funtzionario gisa egindako zerbitzuak. 0,04 puntu hilabeteko baloratuko dira, gehienez ere 8 puntu arte. Eusko Legebiltzarrak ofizioz egiaztatuko ditu.

Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak. Zenbaketa egiteko, lan egindako aldien batura egingo da, eta, behin batura hori eginda, ez dira aintzat hartuko hilabetetik beherako zatiak. Ondorio horietarako, 30 egun naturaleko multzoa joko da hilabetetzat, eta ofizioz egiaztatuko da.

2) Hizkuntzak (puntu 1).

Ingeles, frantses eta alemaneko titulu edo ziurtagiriak baloratuko dira, puntu 1ekin gehienez, baremo honen arabera:

C2 maila: puntu 1.

C1 maila: 0,75 puntu.

B2 maila: 0,50 puntu.

Horretarako, aintzat hartuko dira bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen hautatze- eta hornitze-prozesuetarako hizkuntza-titulu eta -ziurtagirien baliokidetasuna ezartzeko ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuaren «Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen baliokide diren titulu eta ziurtagiriak» eranskinean agertzen diren titulu eta ziurtagiriak.

Hizkuntza beraren maila bat baino gehiagoren ziurtagiria izanez gero, maila altuenekoa bakarrik baloratuko da.

3) Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza (puntu 1).

Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroetan parte hartzea: 0,01 puntu emango dira orduko, betiere diploma edo aprobetxamendu edo asistentziako ziurtagiria aurkezten bada, zeina luzatuko baitu ikastaroa eman edo antolatu zuen zentro homologatuak edo erakunde ofizialak eta non zehaztuko baita zenbat orduko iraupena izan duen ikastaroak.

Azken 10 urteetan jasotako ikastaroak baino ez dira baloratuko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunera arte zenbatuta. Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak. Ikastaro bakoitzaren gehienezko puntuazioa 0,50 puntu izango da.

4) Euskararen ezagupena:

3.– Hizkuntza-eskakizuna: 5 puntu.

2.– Hizkuntza-eskakizuna: 2,5 puntu.

1.– Hizkuntza-eskakizuna: 1,25 puntu.

Hizkuntza-eskakizun bat baino gehiagoren ziurtagiria izanez gero, maila altuenekoa bakarrik baloratuko da.

9.– Azken kalifikazioa eta berdinketa hausteko irizpideak.

9.1.– Azken kalifikazioa.

9.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio-aldian eta merituen balorazioan lortutako puntuazioen batura izango da.

9.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak Interneten argitaratuko dira, bai Eusko Legebiltzarraren (www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (www.ivap.euskadi.eus) helbide elektronikoan. Helbide horien bitartez kontsultak egiteko, NANaren zenbakia eta eskabidearen erreferentzia-zenbakia sartu beharko dira.

9.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.

9.2.1.– 6/1989 Legearen 27.2 artikuluan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emandako idazkeran, xedatutakoarekin bat, baldin eta trebakuntzaren ikuspegitik emakumeen eta gizonen artean gaitasun bera badago, emakumeei emango zaie lehentasuna, administrazioko dena delako kidego edo eskalan emakumeak % 40 baino gutxiago direnean. Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak betetzen baditu, esate baterako, laneratzeko arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.

Horretarako, ulertuko da lehiatzaileek gaitasun bera dutela berdinketa ateratzen denean hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, behin proba guztiak egin eta baloratu eta dagozkion merituak batu ondoren.

9.2.2.– Horrez gain, aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, berdinketak gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da ondorengo irizpideei jarraikiz, bata bestearen ondotik:

1.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldian.

2.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko hirugarren ariketan.

3.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko bigarren ariketan.

4.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketan.

5.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena antzinatasunagatik.

I. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILE ELEBIDUNEN GAITEGIA

1.– Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua: erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Arauen arteko hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa Administrazio publikoan.

2.– Administrazio-egintza: administrazio-egintzen legezkotasunaren presuntzioa. Administrazio-egintzen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta ezeztapena. Administrazio-isiltasuna.

3.– Administrazio-prozedura. Printzipio orokorrak. Administrazio-prozeduraren faseak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

4.– Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea: printzipio orokorrak. Errakuntza materialak zuzentzea. Egintzak ezeztatzea. Administrazio-errekurtsoak.

5.– Herritarrentzako arreta eta informazioa. Lehendakaritzaren ebazpena, gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzeko bidearen printzipioa Eusko Legebiltzarrean aplikatzeari buruzkoa. Ganberaren informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: organo eskudunak, irispidearen mugak, izapidetzeko ez onartzeko arrazoiak, prozedurak eta errekurtsoak.

6.– Publikotasun aktiboa: zenbait eduki web-orrietan argitaratzeko betebeharra. Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexak eta erreklamazioak kudeatzeko teknikak.

7.– Lan parlamentarioen publikotasuna (Legebiltzarraren Erregelamenduaren 104-110 artikuluak). Lan parlamentarioen publikotasunaren salbuespenak, Erregelamenduan aurreikusitakoak.

8.– Datu pertsonalen babesaren oinarrizko alderdiak (2016/679 Erregelamendua (EB) 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa). Aplikazio-eremua. Kontzeptuak eta printzipioak. Datu pertsonalak tratatzeko zilegitasuna. Datuak babesteari buruzko eskubideak. Tratamenduko jardueren Erregistroa edo Inbentarioa. Eusko Legebiltzarreko Datuak Babesteko ordezkaria.

9.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna (4/2005 Legea, otsailaren 18koa). Euskal botere publikoen jarduna arautu eta gidatu behar duten printzipio orokorrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak. Eusko Legebiltzarreko Berdintasun Plana.

10.– Administrazioan euskara erabiltzeko hizkuntza-normalizazioa. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.

11.– Komunikazioa Administrazioan: hizkera administratiboaren erabilera zuzena. Hizkera administratiboa sinplifikatzea. Hizkera administratibo ez-sexista. Eusko Legebiltzarreko hizkera inklusiborako gida.

12.– Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: gutunak, komunikazioak, jakinarazpenak, ziurtagiriak, eskariak eta abar. Korrespondentzia eta paketeria: telegramak, gutun ziurtatuak.

13.– Era guztietako dokumentazioa kudeatu eta artxibatzea, irudiak eta bideoak barne.

14.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2020ko azaroaren 3ko Instrukzioa, Eusko Legebiltzarreko aretoetako sarrera, presentzia, erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena.

15.– Parlamentuek sare sozialak erabiltzea: Twitter, Facebook, Instagram, YouTube. Beste tresna batzuk: foroak, posta-zerrendak, weblog-ak, podcast-ak. Edukiak eta formatuak gailu berrietara egokitzea. Eusko Legebiltzarreko sare sozialak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala