Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2021eko apirilaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
2195

126/2021 DEKRETUA, apirilaren 13koa, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasun sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko apirilaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– María Aguirre Rueda andrea Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko apirilaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala