73. zk., 2021eko apirilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 2 orri.)
- EPUB (248 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2193
IRAGARKIA, zeinaren bidez zitazioa egiten baita ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia
Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.
Ezezaguna denez aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua, edo Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako zitazioa jakinarazten saiatu den arren, helburua lortu ez denez Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.
Beraz, iragarki honen lehenengo eranskinean zehaztutako interesdunak zitatzen dira. Iragarkian daude ezarrita ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatzeko bisita egiteko tokia, eguna eta ordua. Bertan, zuzenean edo behar bezala egiaztutako ordezkari baten bidez aurkeztu beharko dira.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.