73. zk., 2021eko apirilaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2187
EDIKTUA, adingabeak babesteko neurrien aurkako 206/2021 zenbakiko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: Adingabeak babesteko neurrien aurkako 206/2021 prozedura.
Demandatzailea: Rita Clavel Garcia eta Dmytro Jakuba.
Prokuradorea.
Demandatua: Arabako Adingabeen Kontseilua.
Prokuradorea.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
132/21 zenbakiko autoa, 2021-02-06koa, adingabeak babesteko neurrien aurkako 206/2021 prozeduran emana. Prozedura hori Rita Clavel Garciak eta Dmytro Jakubak hasi zuten, Arabako Adingabeen Kontseiluaren aurka, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.
Dmytro Jakuba kodemandatuaren egungo helbidean ezin dugunez jakinarazpena burutu, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.
Kodemandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.