72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2169
EDIKTUA, 2021eko martxoaren 18koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako dokumentazio-eskakizunak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, beren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015, Donostia). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie epe horretan eskatu zaien dokumentazioa aurkezten ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 18a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.