Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2167

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 29koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan 734.01 egikaritze-unitatearen proiektua exekutatzeko desjabetze-espedienteari buruzkoa (III. fasea).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, erregistro-titularrekin ezin izan denez izapidetu 49 Gz 77-1 gisa identifikatutako finkaren nahitaezko desjabetze-espedientea, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, III. fasea» proiektuaren exekuzioak ukitutakoa, iragarki honen bidez jakinarazten dira espediente horretako administrazio-egintzak.

Egintzen eduki osoa interesdunen eskura egongo da Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala