Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2021eko apirilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2158

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamenak, zeinen bidez hasten baitira eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbatekoak erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedurak.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta agindu horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.

Epe hori igarota, eta hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurei amaiera ematen dien administrazio-egintzak emango dira, eta behar diren ebazpenak ere bai.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala